Bi bideo hauek ikusi ondoren honako hausnarketa hauek atera ditut:
Lehenengo bideoan, ikt-e lehen ametsak zirenak orain errealitate bihurtu dutela argi adierazten du. Orain dela urte batzuk imaginatu ezin zena gaur egun posible da honi esker.
Bigarrenean, interneti buruzko gogoeta egiten du eta bertan argi eta garbi adierazten da internet erabiltzen jakin egin behar dela, erabilera ona emateko. Aipatzen du internetekin kritikoak izan behar garela, gauza guztiak zalantzan jarri behar ditugula eta galdera desberdinak burutu behar ditugula: nork kudeatzen du, nork eskuratu ahal ditu nire datuak, zer den egia...Bukatzeko azaltzen du eskolako erabilera oso garrantzitsua dela, beti ere egokia izanda, umeei hori transmititu behar diegulako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario