KAIXO-KAIXO MARI MONDRONGO

lunes, 2 de mayo de 2011

ETEN DIGITALA

Oraingo honetan, eten digitalaren artikulu baten inguruko iruzkina egingo dut, hain zuzen ere, "Reflexiones sobre la brecha digital y la educación", Julio Cabrerorena.


Zer da eten digitala?

 Eten digitala gizarte, herrialde... ezberdinen artean sortu den bereizketa litzateke. Hau da, teknologia berriak ezagutzen dituztenen eta ezagutzen ez dituztenen arteko desberdintasuna da, edo sarean sartu daitezkeen eta ezin daitezkeenen artekoa. da. Beraz, gertaera hau,  gizabanako, zein erakundeetan eman daiteke eta hauek,  komunikazio, heziketa, arlo ekonomikoetan... aparte edo albo batean geratzen dira, hau dela eta teknologia berriak eskaintzen dizkiguten garapen akonomiko eta giza garapenetik kanpo geratzen dira.

Testuaren araberako eten digital motak:

  • Ekonomikoa: Herrialedeen ekonomiaren araberakoa (pobrea eta aberatsa), kasu honetan, eten mota hau herrialde pobreetan ematen da errekurtso faltagatik eta ekonomia mailagatik.  
 
  • Hezkuntzakoa: Oinarrizko jakintza izan behar da, formakuntza bat, IKTak erabiltzen jakin behar delako.

  • Hizkuntzakoa: Hizkuntza erabiliena ingelesa da, eta denok dakigun moduan interneten ere ingelesak irabazten du, beraz, hizkuntza hau menperatu edo hizkuntza honetan, oinarrizko jakintza bat izan behar da.
 
  • Belaunaldietakoa: Adinaren araberako erabilera da. Gazteen erabilera helduekin konparatuta handiagoa da, bai gaur egun irakaskuntzan IKTak presente daudelako eta baita gizartean ere eguneroko bizitzaren zati bat hartzen dutelako. Hau gazteentzat errazagoa da erabiltzea, izan ere harreman gehiago dute teknologia berriekin, baina helduei (batzuei) asko kostatzen zaie beraien adinean hauen erabilpena ikastea.
 
  • Generoaren araberakoa:Emakumearen bazterketagatik, gizonak teknologia berriak gehiago erabiltzen dituzte. Beraien kulturaren araberako izango da.

  • Irakasle-ikasleen harremana: Ikasleen prestakuntza teknologien aurrean, irakasleena baino hobeagoa da. Honen aurrean irakasleak formatu egin behar dira ikastaro desberdinekin.
 
  • Psikologikoa eta fisikoa:Hezkuntza premia dituzten pertsonei ez daude egokituta IKTak, beraz, hauek erabiltzeko aukera gutxiago dituzte.
Eten digitalean bi joera agertzen direla dio autoreak:

-Biguna: Arazo teknologikoa baliabideetan egongo litzateke, infraestrukturan. Eta honen konponbidea interneten globalizazioa izango litzateke.


-Gogorra: Arazoa, desberdintasun ekonomiko eta sozialetik sortzen da.

Hezkuntzaren papera: 

Oso zaila da eten digitalaren arazoa konpontzea edo honen aurrean irtenbideak aurkitzea. Baina testuan aurkezten dira proposamen batzuk: Teknologia egoki, apropos eta malguak sortzea, irakasle prestatu eta kualifikatuak egotea, formatuagoak,gizartearen partaidetza indartzea...

Nire ustez oso garrantzitsua da eskolako papera, izan ere, gu irakasleak izango garen heinean kualifikatuta egon behar gara egoera berriei aurre egiteko eta eten digitalari aurre egiteko proposamenak aurrera ateratzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario