KAIXO-KAIXO MARI MONDRONGO

martes, 3 de mayo de 2011

GAITASUN DIGITALA

Bi bideo hauek ikusi ondoren honako hausnarketa hauek atera ditut:

Lehenengo bideoan, ikt-e lehen ametsak zirenak orain errealitate bihurtu dutela argi adierazten du. Orain dela urte batzuk imaginatu ezin zena gaur egun posible da honi esker.

Bigarrenean, interneti buruzko gogoeta egiten du eta bertan argi eta garbi adierazten da internet erabiltzen jakin egin behar dela, erabilera ona emateko. Aipatzen du internetekin kritikoak izan behar garela, gauza guztiak zalantzan jarri behar ditugula eta galdera desberdinak burutu behar ditugula: nork kudeatzen du, nork eskuratu ahal ditu nire datuak, zer den egia...Bukatzeko azaltzen du eskolako erabilera oso garrantzitsua dela, beti ere egokia izanda, umeei hori transmititu behar diegulako.

lunes, 2 de mayo de 2011

ETEN DIGITALA

Oraingo honetan, eten digitalaren artikulu baten inguruko iruzkina egingo dut, hain zuzen ere, "Reflexiones sobre la brecha digital y la educación", Julio Cabrerorena.


Zer da eten digitala?

 Eten digitala gizarte, herrialde... ezberdinen artean sortu den bereizketa litzateke. Hau da, teknologia berriak ezagutzen dituztenen eta ezagutzen ez dituztenen arteko desberdintasuna da, edo sarean sartu daitezkeen eta ezin daitezkeenen artekoa. da. Beraz, gertaera hau,  gizabanako, zein erakundeetan eman daiteke eta hauek,  komunikazio, heziketa, arlo ekonomikoetan... aparte edo albo batean geratzen dira, hau dela eta teknologia berriak eskaintzen dizkiguten garapen akonomiko eta giza garapenetik kanpo geratzen dira.

Testuaren araberako eten digital motak:

  • Ekonomikoa: Herrialedeen ekonomiaren araberakoa (pobrea eta aberatsa), kasu honetan, eten mota hau herrialde pobreetan ematen da errekurtso faltagatik eta ekonomia mailagatik.  
 
  • Hezkuntzakoa: Oinarrizko jakintza izan behar da, formakuntza bat, IKTak erabiltzen jakin behar delako.

  • Hizkuntzakoa: Hizkuntza erabiliena ingelesa da, eta denok dakigun moduan interneten ere ingelesak irabazten du, beraz, hizkuntza hau menperatu edo hizkuntza honetan, oinarrizko jakintza bat izan behar da.
 
  • Belaunaldietakoa: Adinaren araberako erabilera da. Gazteen erabilera helduekin konparatuta handiagoa da, bai gaur egun irakaskuntzan IKTak presente daudelako eta baita gizartean ere eguneroko bizitzaren zati bat hartzen dutelako. Hau gazteentzat errazagoa da erabiltzea, izan ere harreman gehiago dute teknologia berriekin, baina helduei (batzuei) asko kostatzen zaie beraien adinean hauen erabilpena ikastea.
 
  • Generoaren araberakoa:Emakumearen bazterketagatik, gizonak teknologia berriak gehiago erabiltzen dituzte. Beraien kulturaren araberako izango da.

  • Irakasle-ikasleen harremana: Ikasleen prestakuntza teknologien aurrean, irakasleena baino hobeagoa da. Honen aurrean irakasleak formatu egin behar dira ikastaro desberdinekin.
 
  • Psikologikoa eta fisikoa:Hezkuntza premia dituzten pertsonei ez daude egokituta IKTak, beraz, hauek erabiltzeko aukera gutxiago dituzte.
Eten digitalean bi joera agertzen direla dio autoreak:

-Biguna: Arazo teknologikoa baliabideetan egongo litzateke, infraestrukturan. Eta honen konponbidea interneten globalizazioa izango litzateke.


-Gogorra: Arazoa, desberdintasun ekonomiko eta sozialetik sortzen da.

Hezkuntzaren papera: 

Oso zaila da eten digitalaren arazoa konpontzea edo honen aurrean irtenbideak aurkitzea. Baina testuan aurkezten dira proposamen batzuk: Teknologia egoki, apropos eta malguak sortzea, irakasle prestatu eta kualifikatuak egotea, formatuagoak,gizartearen partaidetza indartzea...

Nire ustez oso garrantzitsua da eskolako papera, izan ere, gu irakasleak izango garen heinean kualifikatuta egon behar gara egoera berriei aurre egiteko eta eten digitalari aurre egiteko proposamenak aurrera ateratzeko.

lunes, 7 de marzo de 2011

remove

IKTn ondorioak agertzen dira bideoan. Kasu honetan ondorio txarrak edo desabantailak. IKTn ondorioz, kontrolatuta gaude, gure informazioa dute uneoro. Bai mugikorra erabiltzean, kreditu txartela, hegazkinean ibiltzerakoan…


Bideoan agertzen den mutilak IKTak ez erabiltzeko aukera egiten du,ez duelako nahi  bere informazioa edo datu pertsonalak beste batzuen esku egotea. Horretarako mugikorra alde batera utzi eta kabinak erabiltzen hasten da, kreditu txartelaren ordez dirua erabiltzen du, ez du hegazkinik hartzen… Alde horretatik mutilak lortu du gizarte honetako zurrunbilotik irtetzea, bere datuak gordetzea, argitara ez ematea. Baina aldi berean ez da  gizarte honen  parte sentitzen. Bere aparteko mundo batean bizi dela nabaritzen du.
Nire iritziz, ados nago mutilak hartzen duen erabakiarekin, azken finean, egia da gure datu guztiak ematen ditugula entitate, gobernu, pertsonei...konturatu gabe, baina oso zaila da gizarteko ohitura horretatik irtetzea. Izan ere edozertarako erabili behar dugu IKTrenbat eta erabiltzeari uko egitea ez da soluzioa, baizik eta neurriz erabiltzea eta konturatzea zure datuak nori eta non ematen dituzun.

Testu birsartuaren aproba

4.1. Zergatik blogak irakaskuntzan? Web 2.0ren eskutik blogak datoz sarearen filosofia bera, hau da erabiltzaileen parte hartzea bultzatzea, konpartitzen. Sarearen etorkizuna bide horretatik doala dirudi: erabiltzaileok, denok, informazioa jaso eta ekarpenak egiten ditugu. Testuinguru honetan blogak eskolan erabiltzeko ez dira arrazoiak faltako, informazio iturri moduan erabiltzeaz gain geroko hiritarrak informazioaren gizartean parte-hartzeko erremintaz hornitu behar ditu hezkuntza sistemak. Baina, ba dagoz beste argumentu pisutsuak bitakorak erabiltzeko eskolako lanerako: Aktibitatea bideratzen dutenez, aprendizaia adierazgarriago egiten da. (Edgar Daleren konoa) Ezagutzaren eraketa laguntzen dutelako indibiduala eta soziala. Informazioa kudeatzeko aukera ematen dute. Diskurtsoa antolatzen laguntzen du (exijitzen dute) Parte-hartzea eta eztabaida errazten dute Ikasleak sortzaile, editore bihurtzen dira.
Nola aldatu

Informazioaren gizartea

Informazioaren gizartea bideoan, galdera desberdinak planteatzen dira. Bertan abantailak soilik ikusten ditugu, edo soilik informazioaren gizartea zer den aipatzen du. Errealitate desberdinak elkartrukatzeko balio duela, denok parte har dezakegula...

lunes, 28 de febrero de 2011

The machine is us


Bideo honetan aipatzen da makinak gu garela. Azken finean makina pertsonak sortu duelako eta makina pertsona gabe ez delako ezer. Egunero, ordenagailuan gabiltzanean makinari irakasten gabiltzan, gu garelako makina horren oinarria. Gu gara informazio berria sartzen duena, produzitzen duena eta baita kontsumitzen duena ere.
Baina web-ak kudeatzeko gai garen heinean, "derechos de autor" diren horiek izatea ezinbestekoa da, bestela edonork, edozertarako erabili ditzake zure datuak. Beraz, gauza batzuetan mugak jartzea ezinbestekoa da, guk kontrolatzen baitugu makina, ez alderantziz.